BERTSOTAN

BBTko “Udabarriko Fasea” hastear

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasea asteburuan hasiko da. Zapatuan Bilbon jokatuko da sailkapen saioa, eta domekan, Derion.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen zati honetan, 13 sailkapen saio jokatuko dira apirilean eta maiatzean. Eta diogun bezala, lehenengo saio biak asteburuan izango dira: zapatuan Bilbon, BBK Salan; eta domekan Derion, Gurea Aretoan. Saio biak 17:30ean izango dira.

Bilbokoan, Asier Legarreta, Bikain Urkiri, Ekaitz Larrazabal, Maddalen Ruesgas, Mikel Goiriena eta Peru Astigarraga arituko dira. Derioko saioan, Aissa Intxausti, Enare Muniategi, Iñigo Kortazar, Koldo Gezuraga, Malen Amenabar eta Mikel Retolaza bilduko dira.

Asteburu honen ostean, hirugarren, laugarren eta bosgarren kanporaketak jokatuko dira hurrengo asteburuan Otxandion eta Ondarroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button