BESTELAKOAK

Jose Luis Irigoienen lanak, “Revela T” argazki jaialdian

Vilassar de Dalt herrian egiten da argazki jaialdi interesgarri hau, eta bertan, Jose Luis Irigoien euskal argazkilariaren argazki erakusketa bat paratu da.

Irudi femeninoaren planoak agertzen dira tonalitate berezian harturik. Egileak berak hala azaldu digu nola egiten den prozesu hau: “Hemen aurkeztu dudan erakusketan 10 argazki dago. Berez, bilduma honek  20 argazki ditu baina hemen ikusi ditzakezu 10 argazki bakarrik. Argazkiak egiteko argazki kamera kliskatu nuen flashekin behin baino gehiagotan baina beti negatibo berean eta hori baino gehiago laga nuen obturadorea irekita mugimendua azaltzeko eta modelatzeko argirekin piztuta. Gero Agfa Neutolekin positibatuak daude eta bukatzeko biraje bat urdina eta gero beste bat sepia (sulfurazioa). Argazkiak 30 x 40 zmkoak dira , 40 x 50 zmko passpartoutpean, eta nire estudioan (Eibarren) eginda daude 1990 urtean”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button