BESTELAKOAK

Errobiko Festibala izango da asteburuan

Ezkandrai elkarteak Errobiko Festibalaren 19. edizioa antolatuko du Itsasun, uztailaren 17tik 20ra. Jaialdiaren ardatza musika bada ere, bestelako kultur adierazpideak ere jasotzen ditu; esaterako, Baionan aurkeztutako Gerezien Denbora hiri pastorala bigarren aldiz ikusteko parada izango da.

Bada, gaur bertan, hilak 17, Boson septet eta Michel Portal & Bernard Lubat artisten kontzertua izango da, 21:30ean. Bihar, halaber, Niño de Elche & Raúl Cantizano arituko dira, eta Beñat Achiary, Guylaine Renaud, Gérard Siracusa, eta Dominique Regef-ek Beatiho ikuskizuna aurkeztuko dute, 21:30ean.

Larunbatean, Mendiko euskal kantuak emanaldia taularatuko dute Amaren Alabak, Maddi Oihenart, J.M. Bedaxagar eta beste batzuek, 21:30ean. Azkenik, igandean, Gerezien Denbora pastorala izango, 16:30etik aurrera.

Egitarauari lotutako zehaztasun guztiak: errobikofestibala.fr.  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button