MUSIKA

Basamortuko rock idorrean bide berriak

Niña coyote eta Chico tornado Koldo Soret (Surfin kaos) eta Ursula Strong-ek (Zuloak, Las culebras) osatzen dute. 2012ko otsailean hasi ziren proiektu musikalarekin gitarra, ahotsa eta bateriarekin soinu bereziak haizatzeko asmoz. Erritmo gogor eta pisutsuak eta riff sakon eta potenteak jorratzen dituzte.

Bada, egunotan, Aitzstar izeneko diskoa zabaltzen ari dira, eta horren kariaz hiru kontzertu egingo ditu aste honetan Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

“Laugarren diskoak lurralde eta bide berriak irekitzen dizkio basamortuko rock idorrari, zeinak paisaia stoner eta 70eko hamarkadaren intentsitatez jokatzen duen, XXI. mendeko gizarteak behar dituen erritmo astun kutsakorrek eta alarauek bultzatuta. Oso talde gutxik erakusten duten intentsitatea dute agertokian. Kortseak kenduta, muga-eremuetara edo psikodelikoetara hurbiltzen dira”.

Hortaz, bihar, Bilboko Kafe Antzokian izango dira, 21:30etik aurrera. 12an, Gasteizeko Jimmy Jazz aretora joango dira, eta azkenik, larunbatean, apirilak 13, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, Liher taldearekin batera arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button