MUSIKA

Berumuga, Bergarako udako musika gauak

Iragan uztailaren 6an hasi zen Berumuga Bergarako udako musika gauen programa. Juan De Diego jazz musikari bilbotarraren Trakas taldearen emanaldiarekin hasi zen zikloa eta ostiral honetan, uztailak 13, Txus Blues & Jose Bluefingers taldearen txanda izango da. Bartzelonako talde horrek blues musika eta umorea uztartzen ditu bere emanaldietan.

Bergarako musika programa honen baitan beste hiru kontzertu ikusi ahalko dira uztailean eta abuztuan. Hala, uztailaren 20an, Nico Waine Toussaint bakarlari frantsesak blues, rock eta boogie estiloen nahasketa eskainiko ditu bere armonikaren laguntzarekin. Izan ere, Europa blues armonika jotzaile onenetarikoa omen da.

Abuztuaren 2an, halaber, Mexikoko Los Mighty Calacas laukoteak latin kutsuko musika joko du blues, soul edo funk estiloak baztertu barik. Azkenik, abuztuaren 23an, euskal kantagintza izango da protagonista. Egun horretan Iparraldeko Aire Ahizpen emanaldia izango da. Miren, Amaia eta Paxkalinek osatzen dute taldea eta Fernando Aire Xalbador bertsolariaren bilobak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button