IKUS-ENTZUN

Apokalipsia badator FANT-era

Bilboko Salbeko zubiaren gainean suntsipena dakarren herensuge hegalduna izango da maiatzaren 4tik 11ra ospatuko den Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiaren irudia. Izan ere, FANT martxan dago, horretarako urtarrilean zabaldu zen lehiaketan parte hartuko duten filmak aurkezteko epea, eta orain lehiaketan parte hartu nahi duten lanak ikusteko kopiak jasotzeko epea hil honetan amaituko da.

Aurtengo edizioan, epaimahaiaren eta ikus-entzuleen iritziz film labur hoberenei ematen zaizkien bi sariei, euskal film labur hoberenari emango zaion Epaimahaiaren Saria gehitu zaie. Sari horrek 2.000 euro banatuko ditu.

FANTeko kartela jaialdiaren nortasun ikurretako bat bilakatu da eta urtero izaten da berezia. Oraingo honetan protagonismo osoa irudi fantastiko unibertsala den herensugeak hartzen du, hots, Bilbon ehizan ari den herensugeak. Horrela, Salbeko zubian, Guggenheim museotik oso gertu, eszena ikaragarria ikusten da, herensugeak biztanleak erasotzen, eta euren atzean, sua eta suntsipena nagusi dituen panorama negargarria utziz. Irudian, Daniel Buren artistaren arku gorri ezagunean pausatuta dagoen piztia ikusten da, bere erpeetan Bilbobuseko autobus bat duela.

Apokalipsia adierazteko ahalegina egin du aurten FANT-ek, izan ere, gerrak, hondamendi naturalak edo suntsipeneko istorio fantastikoak kontatzeko Bibliako pasarte horretan inspiratu den filmografiari eskainitako ziklo berezia jasoko du. Saioak maiatzaren 7an, 8an, 9an eta 10ean izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta bertan honako lan hauek eskainiko dira: The last man on earth (1954), Richard Mathesonen Soy leyenda eleberriaren lehen egokitzapena; El incidente, The road eta abar.

Laster gehiago FANT-en.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button