BESTELAKOAK

“Barbau Hamalau” ikusgarria Ozazen

Gaur eta bihar, uztailaren 4 eta 5ean, eta Hebentik elkarteak antolatuta, Barbau Hamalau ikusgarria ikusteko parada izango da, Zuberoako Ozaze herri tipian.

Dominika Rekaltek idatziriko testu baten inguruan, dantzan, kantuan eta antzerkian, artista andana bilduko da: CNAS fanfarea, Jamal eta Hosni M’Hanna dantzan, Suak taldea sutan, eta abar.

“Barbau, Barbau, beti ber mamuak arrapizten. 1914, 1939, 2014, 2028… beti gerla ondo edo gerla aitzin, jentarte demokratikoenetan ere, üdüri jente kenteak gü baitan dügüla gerlarako ezinbesteko enjogidüra. Barbau hontan ez txerka gerla bat, bena gerla aitzin eta gerla ondo bai. Alta “Urdintegi” mündü urdin perfeitean da agitzen… Gure mündüarekin deus ez ikustekorik… Nahiz eta… !”

Poema itxurako narrazioak eta kantak haizatuko dira Ozazen:

Nik bat hik bat
Ez gira gütiziat
Hiretako badikiat

Nork beraren ahalak dütüalarik baliatüko
Norberaren ahalen araberako geiñüa baizik ez dü erdiko
Eta geiñü harek bere gosea dü asetüko

Nik bat hik bat
Düana hartzen beita
Biga baditikiat

Hatü haboro nahi düanak
Besteak geiñatüa beharko dü bereganatü
Geiñüa bil arau gosea beti zaio handitüko

Hik deüs eta nik bi
Deüsa ezin erdi
Nola lor ordüan zortzi

Hantüko dü aizez bere papo gotorra
Oldar trenpüz heziko bere lehia gogorra
Aztapar kaldüz antzütüko lürreko alhorra

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button