BESTELAKOAK

Iparraldea gazteei begira

Iparraldea XXI dokumentalak, 18 minutuz, ezagutzen diren betiko klixeak hausten ditu, lurraldeko (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa) kultur errealitate garaikide batean murgildu nahian.
Bereziki Hegoaldeko gazteei zuzendua den ikus-entzuneko honek, Iparraldeaz beste ikuspegi dinamiko eta baikor bat zabaltzen du.

Yves Sallaberry Xala pilotariak, Iparraldea XXI dokumentalaren gidari lanak egiten ditu bertan.
Ikuskizunean agertzen diren protagonista batzuk, Elixabet Aizager (Euskal Herria Zuzenean festibalaren lehendakaria), Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar (Amaren alabak taldeko kantariak), Celine Petrissans (Dantza hirian festibalaren komunikazio arduraduna), Maiana Irigoyen eta Amets Arzallus (bertsolariak), Jon Eyherabide, (Mak rap taldeko kantaria) eta Itxaro Borda (idazlea) dira, besteak beste.

Bertsioak azpitituluekin badaude, frantsesez, espainolez, ingelesez eta katalanez.
Xehetasunak hemen dituzue.

Eke-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button