MUSIKA

Korumba taldearen metamorfosia

Korumba ezohiko metal estiloa jorratzen duen taldea da. Nahiz eta Oreretan izan bere sorlekua eta izana, herri desberdinetatik datozen jendeak osatzen du. Ibilbide luzeko taldea da eta  2017 hasieran kalera atera zen beraien hirugarren lana: Hỳbris.

Bada, Korumba musika taldean aldaketa batzuk izango dira laster. Duela 17 urte sortu zela taldea eta hainbat aldaketa ondoren, orain dator bat nahiko handia,  bi kidek utziko baitute taldea egun berean. Blas Erviti gitarra-jole nafarrak (2009an sartu zena) eta Julen Etxegarai abeslari gipuzkoarrak (2005ean) taldea utziko dute eta beraien azken kontzertua ekainaren 15ean, Orereta/Errenteriako Gaztaino auzoko jaietan izango da. Bertan karpa bat jartzen da, Gaztainoko auzo elkartea eta Oreretako Gaztetxeko jendearen artean antolatzen dute. Korumba taldeak jarraituko du aurrera, baina beste formatu eta jende berriarekin, Blasen lekua Txofok (Floxbin) hartuko baitu.
Ekainaren 15eko kontzertuan ikusi ahal izango da Korumbaren formazio berria eta azken aldiz, orain arteko formatuan ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button