MUSIKA

Hatortxu Rock jaialdia, datorren larunbatean

Larunbatean egingo da Hatortxu Rock jaialdiaren 17. edizioa. Neguan egin ohi den Euskal Herriko hitzordu musikal garrantzitsuenetarikoa da Hatortxu.

Aurten, 11 talde igaroko dira Atarrabiako agertokitik: KOP, Talco, Narco, Hesian, Kashbad, Aspencat, Vendetta, Estricalla, Esne Beltza, Izerdi Gorria eta Arkada Social.

Hesian eta Vendetta talde nafarrek disko berriak aurkeztuko dituzte eta Kashbad gipuzkoarrek etenaldia hartu aurreko azkenengo kontzertuetako bat egingo dute.

Hala, Bukatu dira arantzaz beteriko egunak lelopean, Euskal preso eta iheslarien aldeko gitarra eta danbor hotsak entzungo dira, 16:00etatik aurrera, ordu horretan irekiko baitira ateak.
Jaialdia iazko toki berean egingo da: Atarrabia eta Burlata artean dagoen Entrecementerios deritzon eremuan.

Informazio gehiago: hatortxurock.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button