LITERATURA

Maddi Ane Txoperenaren azken lana: “Ez erran inori”

Maddi Ane Txoperena Iribarren idazle, bertsolari eta kazetariak XXIII. Igartza saria irabazi zuen 2020an, Ez erran inori (Elkar) nobelarekin. Atzo lan berriaren aurkezpena egin zuen Xabier Mendiguren, Leire Artola, eta Bianditz Iraolaren presentziarekin.

Lan horrek haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituen emakume bat du protagonista. Lide da emakume hori, eta haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen etxean bertan, Donapaleun. “Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera… Baina Piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi.”

Elkar argitaletxearen hitzetan, “gai mingarria hautatu du Maddi Ane Txoperenak bere bigarren eleberria ontzeko, sarritan ezkutuan gorde nahi izan dena, tabuaren izarapean estali, baina mina sufritu duenak ezin ahantzi, isiltasunaren bidez ezin gizartearen zauriak itxi. Kontaketarako trebeziaz eta hizkuntzaren menderatzeaz gain, gaiaren gaineko ezagutza sakona eta sentiberatasun fina erakusten dizkigu egileak.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button