LITERATURA

Martin Bidaurrek errezitaldia egingo du Bermeon

Martin Bidaurrek Itzulera poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du urriaren 19an (osteguna), 19:30ean, Bermeoko Talako kantinan.

Martin Bidaur idazleak duela gutxi argitaratu du Susa argitaletxearekin bere lehen poema liburua: Itzulera.
Lan honetan haurtzarotik gaztarora egindako bidaia poetiko idatzi du: Okzitaniatik Euskal Herrira, hemendik Parisera, eta handik itzulera.  Argitaletxearen hitzetan, “esperientzia intimo baten kontaketa egiten du Martin Bidaurrek bere lehendabiziko liburuan, biltzeko oroitzapenak, bisitatzeko berriz lekuak, ulertzeko iragan nolabait hautsia, nahiz eta jakinaren gainean egon ia dena aldatuta eta ezberdin kausituko duela. Nork bere burua onartzetik datorren identitate bilaketaren hasiera da poemetan ageri duena”.

Bere poemak zertan diren jakin nahi baduzue, Bermeon atondu da hitzordu paregabea bihar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button