LITERATURA

Xabier Leteren monografikoa argitaratu du “Hegats” aldizkariak

Xabier Leteri eskaini dio Hegats literatur aldizkariak 47. alea. Abenduan hil zen idazlea, eta harrezkeroztik bere ibilbidea hainbat ekitalditan gogoratu da askotariko espresio bideak direla medio.

Hegatsen hainbat lagunen artikuluak bildu dituzte: Jose Angel Irigaray (Xabier Lete, lore gorrien arteko poetika); Lourdes Otaegi (Estalitako egia esanezinen poesia), Joxerra Garzia (Xabier Lete: guztien lana guztien esku), Antton Valverde (Xabier Leteren musika) eta Xabier Mendiguren Elizegi (Oinarrizko bibliografia eta diskografia). Horrez gain, Leteren poema antologia labur bat ere bildu dute:

‘Eta zure oroitzapen ttikiari

zor dioten begiramen hunkitua

bizidunen egunerokotasunetik hain azkar desagertzean,

hor jarraituko dutela garisailek,

mahastiek, lur ederraren geometriek,

eta itsaso beti hasiberriak’.

(Xabier Lete, 1992)

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button