BESTELAKOAK

Ertibil-Bizkaia erakusketaren deialdia

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Ertibil-Bizkaia izeneko ikus-arteen erakusketa ibiltarirako deialdia onartu du, 2015. urterako. Deialdi honetan modalitate hauek sartzen dira: pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta DVD-bideoa.

Ertibil-Bizkaia erakusketak 20 obrak osatzen dute, eta Bizkaiko zenbait udalerritan jartzen da ikusgai. Horretarako entitateak 46.000 euroko inbertsioa egingo du, artista gazteak sustatu ahal izateko.

Bestalde, erakusketa aretoek 2015. urtean erakusketa koordinatuak egin ditzaten sustatzeko diru-laguntzak ere banatuko dira. “Diru-laguntza hauen helburu izango dira Bizkaiko Lurralde Historikoarentzat garrantzi berezia duten erakusketa-programak, baldin eta udal titulartasuneko erakusketa-aretoek edo Bizkaiko udalek itundutako erakusketa-aretoek antolatuta badaude, erakusketon edukiak arte garaikidekoak badira eta gutxienez ere Bizkaiko hiru udalek programatuta badaude”.

Beste aldetik, gogoratu Bizkaiko Foru Aldundiak musika, arte dramatikoa, dantza, ikus-entzunezko arteak eta kultur kudeaketa modalitateetan beken deialdia onartu duela, baita laguntzen deialdia egitea ere, musika, dantza, arte dramatikoa eta kultur kudeaketa modalitateetan, 2015. urteko kultura arloan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button