BESTELAKOAK

Leioako Pop Rock Lehiaketarako kartel bila

Leioako Udalak bere Pop Rock Lehiaketa iragartzeko IX. Kartel Lehiaketa abiatu du. 14-35 urte bitarteko gazteentzako ekimena da, eta lanak aurkezteko epea urriaren 20an amaituko da.

Aurkeztu beharreko lanaren zehaztasunak hauexek dira: teknika librea; koloretan edo zuri-beltzean; neurriak: 30 x 40, euskarri zurrunean, hobe kartoi luman eta kristal gabe; egileak CD batean kartelaren bi argazki erantsiko ditu (jpg edo tiff formatuan), bereizmen handian eta txikian; lanek jatorrizkoak izan behar dute. Kartelek testu hau izan beharko dute halabeharrez:  “Leioa 2018. XVIII. Pop Rock Lehiaketa”

Lanak hona bidali beharko dira: Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena 2. 48940 Leioa (Bizkaia). Kartelarekin batera, autorearen datuak gordeko dituen gutun-azal itxi bat entregatu beharko da

Irabazleak 600 euroko saria jasoko du.

Datu guztiak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button