ESZENA

“Zeharkaldia–Zirkuko Pirinioak” lankidetza-proiektua

Bilboko Udala Zeharkaldia–Zirkuko Pirinioak proiektuan bazkidea da, eta bertatik deialdi bat egin zaie sektore horretako profesionalei martxoaren 15etik 19ra egingo den bitartekaritza laborategian parte har dezaten. Deialdia irekita egongo da urtarrilaren 10era arte, eta hautaketa-batzordeak urtarrilaren 20an emango du jakitera bere azken erabakia.

Lurralde mugakideetako 20 profesional hautatuko dituzte guztira (Katalunia, Aragoi, Euskadi Autonomia Erkidegoa, Nafarroa, Andorra, Pyrénées Atlantiques, Hautes-Pyrénées, Haute-Garonne, Ariège eta Pyrénées orientales).

Hautatutako parte hartzaile bakoitzak honako hau eskuratuko du: “doan parte hartzea bitartekaritza laborategi batean; 500 euroko ordaina parte hartzeagatik eta beste diru zenbateko bat bidaiak, dietak eta ostatatzea ordaintzeko (hau da, Bilbotik kanpoko parte hartzaileen zerga-egoitzetatik egiten diren bidaiak eta abar); slack delako bat eskuratuko dute, erabiltzaile identifikatu batekin, laborategian jardun baino lehen baliabideak partekatzeko; beste parte hartzaile batzuekin harremanetan jartzeko aukera eta aholkulariei galderak egin ahal izatea martxoa baino lehenagoko epe batean; laborategia amaitzean bitartekaritza proiektu baten zirriborro bat edukitzea maila teorikoan; eta hautatutako 4 proiektuetako baten elkarlanean jardutea maila praktikoan”.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button