MUSIKA

“Ostegunetan, Jazza” programa, Iruñean

Uztaileko ostegunetan, 20:00etan hasita, jazz doinuez beteko da Iruñeko Ziudadela. Jazz klasikoa, abangoardiakoa, kubatar jazza, funka, swinga, jazz-rocka, musika brasildarra eta latin-jazza bezalako konposizioak entzun ahalko dira. Bihar, uztailak 15, Yuvisney Aguilar & The Cubintage arituko dira.

Joan den astean, uztailak 8, abiatu zen ekimena The New jazz Collective taldearekin, eta diogun bezala, bihar, Yuvisney Aguilar & The Cubintage arituko dira.
Bertan, Kubako musika izango da protagonista. Piano akustiko, kontrabaxu eta hiru perkusio-jotzailek osatzen dute boskotea, non musikariak kantari ere aritzen baitira. Guztien artean curriculum erraldoi eta ikaragarria osatzen dute, izan ere, puntako artista garrantzitsu askorekin aritu baitira.

Hurrengo bi ostegunetan honakoak igoko dira aholtzara: uztailak 22, Terela Gradin Sings Caymmi, eta uztailak 29, Pamplona Jazz Big Band.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button