ESZENA

Azala, sormenerako esparrua KREAn

KREA eta AZALA, sormenerako esparruak Gorputz Egoerak izeneko egitaraua atondu dute. AZALA egitasmo bikoitza da. Batetik, kultura-proiektua da, eta bestetik ostatu turistikoa, biak batera. Funtsean sorkuntzarako gune bat da. Espazio hori Lasierran dago (Erribera Garaia, Araba).

Hala, Nilo Gallego (Leon) musikari eta performer-ak irailaren 27tik urriaren 1era bitartean zuzenduko duen Tregoa infinitutik burukoen gerrara tailer trinkoa AZALA, sormenerako esparruan egingo da.

Ikastaroa sortzaileei zuzenduta dago, tartean, musikariak, dantzariak, eta aktoreak, eta bertan Nilo Gallegok musika eta performance-a landuko ditu ekintza, eszena eta esku-hartze urbanoa uztartuz.

Gallegoren hitzetan, “aire zabaleko sauna baten modukoa izango da, jarduteko moduak modu bortitzean aldatuko ditugu, hotzetik berora, ez esku hartzetik burkoen gerrara, tarteko punturik gabe, trantsizio demokratikorik gabe. Gauero kontzertu bat emango dugu, izarrentzako kontzertua izango da, haien moduan, guk ez dugu arreta eman nahiko, hantxe egongo gara, soinuan kontzentratuta”.

Mintegiari buruzko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button