BERTSOTAN

Asteburu honetan abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia

Bertsolari Txapelketa Nagusia bihar bertan, irailaren 23an, abiatuko da. Final handia abenduaren 17an izango da eta tartean zazpi lurraldeetako txoko asko bisitatuko ditu:  Baigorri, Segura, Leitza, Zalla, Zumaia, Tolosa, Bastida, Irun, Maule-Lextarre, Durango, Amurrio, Donibane Lohizune, Iruñea eta Barakaldo.

Lehen saioa Baigorriko Ezker paretan izango da, 17:00etan. Aimar Karrika, Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Ugartetxea, Mikel Artola eta Xabi Maia izango arituko dira bertsotan.

Guztira 43 bertsolarik kantatuko dute.  Finalaurrekoak bi fasetan jokatuko dira eta bi faseen artean puntu gehien lortzen dituzten zazpi bertsolariak pasako dira finalera.

Saioak arratsaldeko bostetan hasiko dira, finala izan ezik, baina saioa izango den herrietan bestelako ekitaldiak antolatu dira herria bera bertsolaritzaz girotzeko; besteak beste, Segurako final laurdenarekin batera egingo da Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna irailaren 30ean.

Txapelketari buruzko atarian begiratu ahal dituzue jakin beharreko guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button