MUSIKA

Le Noise taldeak laster argitaratuko du bigarren diskoa

Bilboko Le Noise bandak Neil Young musikari estatubatuarraren izena jarri dio bigarren lanari. Diskoak 11 kantu biltzen ditu eta Bilboko Udalaren laguntza izan du, XIX. Bilbo-Hiria lehiaketan eskuraturiko Estatuko talderik onena sariari esker.

Neil Young lana Mungiako Lamiña estudioetan grabatu du Le Noisek Jose Lastraren gidaritzapean. Autoekoizpena da, baina aurrerago aipatu denez, Bilboko Udalaren laguntza izan du, XIX. Bilbo-Hiria lehiaketan Estatuko talderik onena saria eskuratu baitzuen.

Taldeak dagoeneko kantu bat sareratu du: The last tale of Skinny Stevens. Horrez gain, maiatzaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute lan berria Capsula taldearekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button