BESTELAKOAK

Durangoko Azoka “Bizitzekoa DA!”

Atzo 51. Durango Azoka aurkeztu zuen Gerediaga Elkarteak, Bizitzekoa DA! lelopean. Horrekin batera, aurtengo azoka iragarriko duen kartela ere ezagutarazi zuen, Christine Etchevers pintoreak egina.

Azoka abenduaren 2tik 6ra bitarte egingo da. “Bizitzekoa DA!” izango da edizio honetako lelo nagusia. Hori da Azokak indartu gura duen ideia: Azokara etortzea merezi du, esperientzia aberasgarria da, publiko guztientzat dago plana”.

Gerediagako presidente Nerea Mujikaren hitzetan, “gaurko aurkezpenak gonbidapen bat izan nahi du. Gonbidapena Azokara urtero zatoztenontzat, berriro ere guregana etortzeko. Zuei esker baita Azoka arrakastatsua, zuei esker jarraitzen dugulako hobetzen, edo saiatzen behintzat. Eta Azokara inoiz gerturatu ez zaretenoi ere, gonbidapena. Etorri. Ezagutu. Azokara etortzea merezi du. Gozatuko duzue. Egun pasa etorriko zaretenak, zuen idoloak ezagutzera, aspaldiko lagunak ikustera, opariak erostera, parrandan… Azokak zuentzat guztiontzat du plana. Azoka bizitzekoa baita”.

Kartelaren egilearen harira, Etchevers Baionan jaio zen 1953. urtean eta Kanbon bizi da egun. Bere ibilbidearen hastapenetan margolaritza figuratiboa jorratu zuen, baina gero, arte abstraktura egin zuen salto, “(Bere lana) kultura zaharren sinbolo edo grafismoan oinarritzen da”.

Informazio gehiago: durangokoazoka.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button