MUSIKA

Aste Nagusiko ekimen eta kontzertuen berri eman du Algara Konpartsak

Hasi dira Bilboko Konpartsak dagoeneko Aste Nagusirako motorrak berotzen eta pasa den larunbatean ospatu zuten konpartsa egunaz gain, Aste Nagusian egingo dituzten ekimen eta kontzertuen programazioak ere aurkezten hasiak dira.

Kasu honetan, Algara Konpartsak antolatu dituen askotariko ekimen eta kontzertuen berri eman du, eguneko eta gaueko ordutegian, denetariko gustuak asetzeko beste jardueraz osatutako kartela iragarri baitu.

Urbeltzen Dantza ganbara, euskara ikasleen eguna, bertso eta triki eguna edota iparraldearen eguna dira besteak beste, abuztuaren 17tik 23ra bitartean eguneko ordutegian gozatu ahalko diren jarduerak, egun bakoitzean eguerditik gauera, lagunarteko giroan gozatzeko  dantza saioak, kantu eta triki kalejirak, jokoak, paella lehiaketak, bazkariak edota bertso saioak programatu baititu.

Haurrei zuzendutako ekimenik ere ez da faltako gainera. Txokolatadak, ogia egiteko tailerra,  Zirtaka Antzerki Taldearen emankizuna, edota oso gustuko duten disko dantza saioa, Maddi eta Alaitz taldeak girotuta.

Bilbo Hiria Irratiaren presentzia ere izango da txosnagunean, egunean eguneko berriak eta Aste Nagusiko aktualitatea ekarriko baitu, astelehenetik ostiralera, eguerdiko 13:00etatik aurrera egingo dituen zuzeneko emankizunekin.

Eta gautxorientzako eta zuzeneko musika zaleentzako ere denetariko musika estilo eta doinuak ekarriko ditu konpartsak Aste Nagusiko egunotarako. Hala, abuztuaren 17tik 24ra, Ekaitz, Akatz, Micky  & The Buzz, Twist!, New York Ska Bluss Enssenble, MG banda, Chelis, Lisabo, Niña Coyote eta Chico Tronado, Bihotza, TOC, Dj saioak edota Joseba Irazoki eta Lagunak izango dira oholtzan gauak girotzen. Joseba Irazoki eta Lagunak ikusteko aukera, abuztuaren 20an, gaueko 23:00ettik aurrera izango da, bere azken diskoa aurkezten egiten ari den Zu al zara Tour biraren barnean, hain zuzen. Gainerako egunetako kontzertuak ere, ordu berean hasiko dira, su artifizialen ostean.

Programazioaren xehetasunak eta egunez eguneko egitaraua ikusteko, joan algara.eus web atarira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu