ESZENA

Aste honetan izango da Bilboko Kalealdia Jaialdia

Uztailaren 1etik 6ra Bilboko Kalealdia Jaialdia izango da, eta bere 25. edizio honetan 32 konpainia arituko dira, horietatik 17 Euskal Herrikoak, 8 Espainiakoak, eta 7 nazioartekoak. Ikusgarriak, Casilda Iturrizar Parkean, Arriaga Plazan, EHUren Bizkaia Aretoan eta Plaza Biribiletik Areatzaraino doan ibilbidean aurkeztuko dira, eta sei egunetan hainbat generotako eta adin guztietarako programazioz gozatu ahalko da antolatu diren 86 ikuskizunekin.

Edizio honetan, Europako hainbat herrialdetatik etorritako zazpi konpainia izango dira Jaialdian: Compagnie Allégorie frantsesen kasua da; Los Putos Makinas; La Triochka y la Cie. Underclouds. Portugaldik Teatro Do Mar dator; Alemaniatik eta Irlandatik Hippana. Maleta; eta Soon Circus Company Suedia eta Kataluniatik hurbilduko da.

Espainia aldetik zortzi talde etorriko dira: Bewis de la Rosa, Madriletik; Kataluniatik “eia” Zirku Konpainia, Pau Palaus Cía. eta Joan Català. Gaztela eta Leondik Jean Philippe Kikolas; Murtziatik, Nacho Vilar Producciones & Yllana Producciones; Valentziako Erkidegotik Jimena Cavalletti Cía.  eta Andaluziatik, Truca Circus.

Bertoko konpainien presentzia ere handia da, eta hala, Bilboko kaleetan Dab Dantza Konpainia; Euskorleans Band eta Kukai Dantza; Ganso & Cía.; Hortzmuga Teatroa; Kamikaz Kolektiboa; La Glo Zirko eta Dantza; Lekittoko Deabruak & Zozongo Produkzioak; Olatz De Andrés; Loratzen Dantza Taldea; Toño Valdivieso; Cía. Maite Guevara; Orain-Bi Zirko-Teatro; Osa + Mujika; Rojo Telón; Teatro Gorakada; Teatro Panta Rhei Antzerkia; Estefanía de Paz Asín konpainiak irudi ahalko dira.

Gaur berton ere abiatuko da Toño Valdivieso artista lokalaren Casilda Iturrizar Parkerako bereziki sortutako dekorazioa: El Jardín del BILBOKO KALEALDIA instalazioa. Hala, “Casilda Iturrizar parkea arte eszenikoez gozatzeko leku liluragarri bihurtuko da, burdinaz, egurrez, ehunez eta abarrez egindako piezak dauden ingurune natural batean. Bere garaian pentsatutakorako erabiltzeari utzi zioten eta bizitza berri bat ematen zaien material birziklatuak”.

Gaur, lehen egun honetan ikusi ahalko den pieza horietariko bat Bueltaxka  izenekoa da, Osa + Mujika taldearena. “Zenbat aldiz sentitu duzu ez duzun zerbait nahi duzula? Zenbat aldiz ibili zara bueltaka, falta zaizun “zerbait” horren bila? Bueltaxka lanak gelditzera behartzen ditu ikusleak, bueltak emateari uztera, bilaketa bertan behera uztera.

Egunez eguneko, egitarau osoa hemen dago eskuragarri: Kalealdia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button