ESZENA

Hurrengo dFERIAn parte hartzeko deialdia

Hurrengo dFERIA edizioan parte hartu nahi duten antzerki eta dantza konpainia guztiek izena emateko epa zabalik dute irailaren 9ra arte.

Deialdia bereziki zuzenduta dago gazteei eta helduei begirako ikuskizunak aurkezten dituzten antzerki- eta dantza-konpainia profesionalei, baldin eta ikuskizunek data hauez geroztikoak badira: 2024ko martxoaren 15a.

Parte hartzeko izena emateko ezarri diren baldintzak bete beharko dira, eta prozesua online egingo da. Hau da, ikuskizunaren datuak eta erantsi beharreko dokumentazioa bidali beharko da: dosierra, argazkiak, fitxa artistikoa, fitxa teknikoa, bestelako dokumentazio interesgarria,…

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button