ESZENA

Zarautzen Kalerki jaialdia antolatu dute

Kalerki jaialdiaren 31. edizioa uztailaren 4tik 6ra izango da, eta ohi den moduan, programazioan antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat diziplina zabaltzen dituzten 14 ikuskizun bildu dira.

Toki askotatik etorriko diren taldeak arituko dira: Euskal Herriko konpainiez gain, Kataluniatik, Valentziatik, Asturiasetik, Andaluziatik, Galiziatik eta Frantziatik heldutakoak izango dira.

Etzi, uztailak 4, osteguna, abiatuko da Kalerki honako pieza eta taldeekin: Euskorleans, Kukai Dantza; Welcome & Sorry, Ganso y Cía.; Noeud, DAB Dantza; eta B.O.B.A.S, Jimena Cavalleti.
Uztailaren 5ean, ondoko hauek arituko dira: Los Mañas, Cía. Lucas Escobedo; Check-out, Adrián Conde, Ohlimpiadas, Cía. La Sincro;  eta Piti Peta Hofen Show, Compagnie LPM.

Kalerki larunbatean amaituko da eta lan hauek ikusteko abagunea eskainiko du: Birakolore, Zurrunka Teatro & La Semilla Voladora; Gran Sonata, Cía. le Puant; Kasumay, Circo Los; Haurreskolari, Tio Teronen Semeak; En Tierra de Nadie, DA.TE Danza; eta Calacas, L´Estranya Cía.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button