ESZENA

Ikusgarriz beteriko Kultura Plazara! ekimena, Gasteizen

Uda honetan Kultura plazara! ekimenaz gozatzeko aukera izango da Gasteizen. Programak arte eszenikoak eta musika biltzen ditu, eta betiko legez, uztailen, abuztuan eta irailean. hiriko auzoetako hainbat espaziotan ikusgarriak eskainiko dira.

Ikuskizunak diziplina ezberdinetan aritzen diren taldeen eskutik etorriko dira: dantza, txotxongiloak, zirkua, antzerkia, musika, magia… “Bertako konpainien sormen lanak ezagutzeko parada izango dugu eta beste lurraldeetatik gurera etortzeko gonbidatu ditugun konpainiena ere bai. Adin tarte guztientzako non aukeratu dago eta ikuskizun guztiak doan dira”, adierazi dute antolatzaileek.

Kultura Plazara! ekimenaren egitaraua atzo, hilak2, abiatu zen Markeliñe taldearen Arti-ilusio piezarekin. “Imajina dezagun liburuz elikatzen den eta bihotz baten taupaden erritmoan funtzionatzen duen itxura fantastikoko makina handi bat. Eta tramankulu horren ondoan Greta ikusten dugu, adineko emakume maitagarria, liburuz eta ipuinez osatutako liburutegi txikiaren inguruan atzera eta aurrera. Haren adina eta osasun egoera delikatua gorabehera, Greta bitxia, apetatsua, fantasia zalea da …Eta makina, beraren liburuen fantasia birsortzeko jostailu handi bat bezalakoa da, eta Pina, zaintzailea, bere istorioen eta pertsonaien artean korapilatzen du. Makinak Gretaren gustuaren araberako fantasiazko egoerak sortzen ditu… Literaturako pertsonaia misteriotsu eta unibertsalak, Mila eta bat gauetako lanpara zoragarriak, eta munduan zeharreko bidaia fantastikoak. Horiek guztiak ondo pasatzeko eta jolasteko agertokiak dira.”

Bihar, uztailak 4, izango da hurrengo hitzordua Capitán Maravilla Productions taldearen Non Cras piezarekin. Konpainiaren proposamen berria pertsona bakarreko ikuskizuna da, clowna, zirkua eta antzerkia modu orijinalean txirikordatzen duena. Publiko guztiek gozatuko dute, ez baitira faltako umorea, magia eta malabareak. Eta noski, kaleko antzerkiak publikoarekin sortzen duen txispa ere ez.

Datozen asteetan izango diren ikuskizun guztien gaineko xehetasunak: Kultura Plazara!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button