IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdiak aurtengo sariak banatu ditu

Zinegoak jaialdia amaitu berri da, eta azken saioan bere sariak banatu ditu.
Tzeli Hadjidimitriou zuzendariaren Lesvia dokumentalak irabazi du Zinegoak 2024 Sari Nagusia, EITBren babesarekin. Epaimahaiak baloratu du “dokumental hau beharrezkoa da bizikidetzari espazioa eman eta jende arruntari ahotsa emateko. Ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan, bazterketa pairatu duela, eta hau guztia kontuan hartuta ultraeskuinaren gorakada eta herrialde askotan neurri lesbofoboak hartzen ari direla”.
Lesvia izan da irabazlea ere DOK kategorian, eta bertan epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan dio Joris Lachaiseren Transfariana lanari, “ezinbestekoa baita pelikula hau ikustea, maisutasun handiz erakusten digulako FARC taldearen borroka marxista eta militarizatua borroka transfeministarekin, bat eginda sistema eraldatzeko”.

FIK kategoriari dagokionez, Levan Akin zuzendariaren Crossing izan da onena, “Estambul zaratatsuaren erretratu bikaina egiten duelako. Pertsonaia guztiak elkarren artean bilatzen ari direla ematen du, baina batik bat, euren buruaren bila ari dira. Bere begirada zinematografikoagatik, gureak izan daitezkeen bizitza-bidaia horiekiko enpatia arraro bat sortzen duelako”.

KRAK saileko saria Lisa Gerig zinegilearen The Hearing lanarentzat izan da “Suitza/Europaren eta errefuxiatuen arteko immigrazioari aurre egiteko oso ondo antolatutako narrazioa delako. Gure europar ingurunean milaka pertsonak, kuir edo ez kuir, bizi duten drama soziala islatzen du”.

Lillah Hallaren Levante filmak Aniztasun eta Giza Eskubideen eta Lesbianismo eta Generoaren sariak irabazi ditu. Aniztasun eta Giza Eskubideen epaimahaiak ere aipamen berezia eman nahi izan dio Jorge Cadenaren Flores del otro patio lanari, “hizkuntza bisual indartsuarekin erakusteko sexu- eta genero-disidentziek LGTBI borroka gainditzen dutela, jatorrizko herrien lurraldearen eta eskubideen defentsarekin lotuz”.
Eta publikoaren saria Elsa Aloisioren Au bord de nos nuits blanches film laburrak irabazi du.
Senior epaimahaiaren sari nagusia Tomas Caliren L’esquisse pelikularentzat izan da, eta Gazte epaimahaiak Shuli Huang zuzendariaren Dang wo wang xiang ni de shi hou lana saritu du. Gainera, Afioco Gnecco eta Carolina Yusteren Ciao Bambina lanari aipamen berezia eman diote.

Bestelako xehetasunak Zinegoak jaialdiak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button