ESZENA

Bilboko Kalealdia larunbatera arte luzatuko da

Bilboko Udalak antolatutako Kalealdia Antzerki eta Arte Jaialdiaren 25. edizioa joan den astelehenean hasi zen. Uztailaren 4tik (osteguna) uztailaren 6ra (larunbata) arte, bilbotarrek eta bisitariek, Bilboko hainbat gunetan, 39 antzezpenekin gozatzeko aukera izango dute.

Ikusgarriak Casilda Iturrizar Parkean egiten dira, batez ere. Parke horrek, aldi berean, Arte Ederren Museoaren inguruan kokaturiko eszenatokiak zabaltzen ditu, eta Pergolan ere besten eszenatoki bat.
Datozen egunetan Arriaga Plazan eta Plaza Biribiletik Areatzara doan ibilbidean ere ikusleek pieza ezberdinak ikusi ahal izango dituzte. Doña Casildako urmaelaren inguruan Gargantua egongo da.

Larunbatera arte antolatu diren ikuskizunen artean estreinaldi hauek nabarmentzen dira: uztailaren 4an, Compagnie Allégorie-ren LOOking fOr ; Underclouds konpainiaren Inertie. Uztailaren 5ean, Hippana. Maleta germaniar-irlandarren Tunnel. Eta uztailaren 6an, TopDown, La Triochka; eta Eia Zirku Konpainiaren Nuye.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, Jean Philippe Kikolasen Duelo izan ezik. Sarrerak 3 eurotan erosi beharko dira eta diru hori Itsas Salbamendu Humanitarioa (Aita Mari) elkarteari emango zaio. Ikuskizuna Arte Ederren Museoan izango da ikusgai, uztailaren 5ean, ostiralean, eta 6an, larunbatean, 21:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button