ARTEA

Landarte, sorkuntza garaikidea Nafarroako landa-ingurunean

Nafarroan bizi diren sortzaileek sorkuntza garaikideko partaidetza-prozesuak gauzatuko dituzte hainbat herritan Landarte programaren zortzigarren edizioan. Urrira arte Oibar, Elgorriaga, Oteiza, Rada eta Untzitibarrean egingo da

Herriak eta sortzaileak modu honetan uztartuko dira: Peru Galbete sortzailea Oibarko udalerrian egongo da; Ekhiñe Etxeberria zinemagilea, Elgorriagan; Estefanía de Paz Asín diziplina anitzeko artista, Oteiza de la Solanan; María Azkarate argazkilari eta arkitektoa, Radan; eta Oihane McGuinness ikusizko sortzailea, Untzitibarrean.

Artista horien sormen-prozesuaz honako hau esan daiteke: Peru Galbete Labianok ikus-entzunezkoen arloa eta musika ekoizpena uztartzen ditu. Ahotsarekin eta irudiarekin lan egiten du. Bestalde, Ekhiñe Etxeberriak zinema dokumentalaren zuzendaria eta irakaslea izateaz gain, dokumentalen irakasle ere bada Bartzelonako Unibertsitatean eta hainbat institututan, eta Praktika Artistikoen eta Ikasketa Kulturalen Masterraren koordinatzailea ere bada. Estefanía de Paz Asín diziplina anitzeko artista da, zirkuan, antzerkian, dantzan eta ahotsean trebatua. Kaleko eta aretoko ikuskizun ugaritan sustatzaile, aktore eta abeslari izan da. María Azkarate arkitektoa eta argazkilaria da, eta hiriari eta arkitektura-espazioari buruzko lan pertsonalak garatzen ditu. Oihane McGuinnessek espazioa modu eskultorikoan okupatzen duten irudiekin idatzi eta lan egiten du. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea ere bada.

Aukeratutako sortzaileek “uztailaren amaierara arte egingo dute prospekzio-lana, eta loturak ezarriko dituzte lan egingo duten herriekin. Ondoren, komunitateekin batera euren proiektuak definitu eta urrira arte garatuko dituzte”.

Landartek bitartekari talde bat du, “partaide guztiak koordinatzeaz, tokiko biztanleak dinamizatzeaz, sortzaileei komunitatearekiko eta ingurunearekiko loturan laguntzeaz eta sortzaileak programak planteatzen dituen lan-ildoekin bat datozen proiektuetan identifikatzeaz eta aholkatzeaz” arduratzen dena.

Aurten, nobedade gisa, sortzaileek dokumentatuko dituzte prozesuak ikus-entzunezkoak sortuko dituzte. Material hori Landarteren webgunean egongon da ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button