BESTELAKOAK

Gazteak eta artea indarkeria matxistaren aurka

Datorren azaroaren 27an, Beldur Barik I. Jaialdia ospatuko da. Artea, gazteria eta indarkeria matxistari buruzko mintzaldiak izango dira, eta Adieraz Zaitez Beldur Barik! arte-lehiaketako lanak izango dira ikusgai.
90 lan aurkeztu dituzte 16 eta 26 urte arteko gazteek. 500 parte-hartzaile baino gehiago izan dira guztira. Epaimahaiak aukeratutako hiru lan onenek 1.000 euro jasoko dituzte. Hauek dira epaimahaikideak: Dora Salazar eta Maite Garbayo, arte feministan adituak; Maria Silvestre, Emakundeko zuzendaria; Mariola Serrano, Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimen Zuzendaritzako zuzendaria; Jokin Bildarratz, EUDELeko burua, eta Josebe Iturriotz, kanpainaren talde eragileko kidea.
Zeharka edo zuzenean indarkeria matxista baztertzen duten orotariko arte-adierazpenak balioestea eta sustatzea izan da lehiaketaren helburua.

Azaroaren 27an ospatuko da Beldur Barik I. Jaialdia. Ospakizunak kanpainan parte hartu dutenen lana agerrarazteko plataforma izan gura du, eta bertan ikusgai izango da orotariko adierazpide artistikoen aukeraketa: pintura, musika, zinea, dantza, argazkigintza eta poesia-lanak. Bilboko Zabalguneko Merkatuan izango da jaialdia. Egunean zehar mintzaldiak eta mahai-inguruak egingo dira, gazteriari, arteari eta indarkeria matxistari buruzkoak.

VK Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button