BESTELAKOAK

“Euskal Herria Zadista”, Kanbon

Titulu horrekin abiatuko dute ekainaren 10ean, Kanboko gaztetxean, gaualdi berezi bat. Arratsaldeko 19:30ean, eztabaida irekia izango da gai honen inguruan: Okupazioa Ipar Euskal Herrian : egingarri, eraginkor, bakoitza bere xokotik, elkarlaguntzan ?
Horren ostean,  21:00etan, Le dernier continent. Deux ans sur la ZAD de Notre-Dame-des Landes izeneko filma pantailaratuko dute euskarazko azpitituluekin. Gainera, Vincent Lapize filmaren egilearekin solasaldia izango da gero.

Antolatzaileen arabera, “nork ez du inoiz norgehiagokaren eta diruaren logiketatik ateratzea amestu, bizia eta ekoizpena jabetza pribatutik kanpo antola daitezkeela sinetsi ? Etxe eta lur hutsen eskurapenak xede horiek praktikan jartzen saiatzen dira, baita alferrikako proiektuak eraiki nahi diren eremuetan, kudeaketa elkartasunean eta erresistentzian gauzatuz. Mexikoko Txiapas lurraldetik Bretainiako Notre-Dame-des-Landes ZAD-era, Normandiako Calais errefuxiatuen aterpe gunetik Andaluziako Marinaleda herri autogestionatura, Galdakaoko lur komunaletatik Gasteizko Errekaleor auzora, mota honetako dinamika ugari atzeman ditzakegu mundu osoan, bakoitza bere ezaugarri eta ibil moldeekin”.

Hortaz, esperientzia desberdinak hurbiltzeko asmoz, EHZko eztabaida guneak gaualdi hau proposatzen du atzoko, gaurko eta biharko okupatzaileekin eta aurtengo EHZ festibalaren atari gisan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button