BERTSOTAN

Asier Altunaren “Bertsolari” filma toki askotan ikusgai

Asier Altunaren “Bertsolari” filma toki askotan ikusgai

Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, urriaren 14tik aurrera zine aretoetan ikusgai dago Asier Altunaren Bertsolari filma.

2009ko Txapelketa Nagusiaren harira hasi zen filma prestatzen zuzendari bergararra eta orduko asmo hori dokumental ikusgarria bihurtu du: bertsolaritza, isiltasuna eta arte biluziaren inguruko hausnarketa ederra.

Ikusi dutenek oso harrena ona egin diote filmari. Hortaz, zuek ere ikusi nahi baduzue, hona hemen pantailaratzen den herri eta dataren zerrenda:

-Andoaingo Bastero aretoan, azaroaren 1ean.
-Azkotiako Baztartxo aretoan, urriaren 22tik 24ra.
-Barakaldoko Barakaldo antzokian, azaroaren 29an.
-Bartzelonako Verdi zineman.
-Basauriko Ibaigane Kultur Etxean, azaroaren 4an.
-Bergarako Kultur Etxean, urriaren 29 eta 30ean.
-Berrizko kultur etxean, azaroaren 29an.
-Donostiako Principe eta Antiguo Berri zinemetan.
-Durangoko Zugaza zineman, azaroaren 24an.
-Elorrioko Arriola aretoan, azaroaren 13 eta 14an.
-Eibarko Coliseo aretoan, urriaren 28tik 30era eta azaroaren 4tik 6ra.
-Ermuako Herri Antzokian, azaroaren 17an.
-Errenteriako Niessen zineman.
-Gasteizko Florida Guridi zineman.
-Hernaniko Biteri zineman, urriaren 21etik 23ra.
-Iruñeko Golem Baiona aretoan.
-Lazkaoko Areria aretoan, azaroaren 5etik 7ra.
-Legazpiko Latxartegi aretoan, azaroaren 4an.
-Ondarroako Bide Onera zineman, urriaren 21ean eta azaroaren 4an.
-Oñatiko zineman, urriaren 21etik 23ra.
-Madrilgo Golem zineman.
-Tolosako Leidor aretoan, azaroaren 5etik 7ra.
-Zallako Antzoki Zineman, urriaren 21etik 24ra.
-Zumaiako Aita Mari zineman, urriaren 21etik 23ra.
-Zumarragako Aita Mari zineman, urriaren 21etik 23ra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button