MUSIKA

June Calsor kantariak konfinamenduaren bizipenak batu ditu bideoklip batean

June Calsor kantariak lehen albumeko bigarren single eta bideoklipa kaleratu ditu. Abestiaren mezu nagusia hau da: “pertsonak hiriaren bihotza dira eta bertan bizi dituzten istorioak eragiten diote distira”. Munduko hainbat hirietan bizi diren pertsonek konfinamenduko bizipenak biltzen dituzten bideo laburrak bidali dizkiete Juneri. Irudi-bilduma horren bidez, Junek City Lights abestiaren bideoklipa aurkeztu du. Jadanik Youtube-n ikusi daiteke eta abestia Spotify bezalako streaming plataforma guztietan dago entzungai.

Single hau 11 abestik osatzen duten Amalur debut albumaren bigarren aurrerapena da.  Bertan, soularen eta jazzaren soinuak eta pop eta R&B modernoaren erritmoak modu leun eta dotorean nahasten ditu.

Musika-proiektua, Meta! kultura-proiektuen deialdian hautatua eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Goteo plataformaren laguntzarekin, finantziazio kolektiboari esker aurrera eraman ahal izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button