IKUS-ENTZUN

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak film guztiak bildu ditu

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak abenduaren 3tik 12ra egingo du bere 14. edizioa, eta betiko legez, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura izango dira pantailaratuko diren film guztien gaiak.

Data horietarako BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak 52 film bildu ditu, 11 herrialdetatik etorri direnak (Espainia eta Frantzia dira ordezkaritza zabalena dutenak, 15 eta 11 filmekin). Aipatu behar da 11 euskal ekoizpen ere badaudela. Azken horien artean, Jon Goikoetxea Lopez de Alda & Iker Larrañaga Peral, Mikel Sarasola, Luis Arrieta Etxeberria, edota Alex Txikonen filmak ikusteko abagunea egongo da.

Guztira 192 film aurkeztu dira jaialdian, eta horretan lagundu du Mendi Zinemaren Aldeko Nazioarteko Elkargoak-IAMF bere baitan dauden 27 zinemaldietarako izen-emate bateratua egiteko eskaini duen aukera berriak.

Beraz, laster barru, mendiko zinemagintza onenarekin gozatzeko aukera egongo da abenduaren 3tik 12ra egingo den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiarekin. Filmak ohiko tokietan pantailaratuko dira, hala nola, Sala BBK, Euskalduna Jauregia eta Golem zinemak.

Azaroaren 19an 14. edizioaren aurkezpena egingo da komunikabideen eta babesleen aurrean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button