BESTELAKOAK

Donostia Zinemaldia Kartel Lehiaketa

Zinemaldiaren hirugarren sareko kartel-lehiaketa abian da. Lehiaketa proposamenak aurkeztu nahi dituzten diseinatzaile guztiei irekita dago, eta herritarrek kartelik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute.

Zinemaldiaren helburua sorkuntza eta partaidetza sustatzea da, baita jaialdiaren hedapena bultzatzea ere, eta parte-hartze hori sustatzeko asmoz, lehiaketa sarean izango da. Bertan lehiaketaren datu guztiak bildurik dituzue.

Parte-hartzaileek sail bakarrera edo guztietara aurkezteko aukera izango dute, eta, gainera, nahi beste kartel aurkeztu ahal izango dituzte lehiaketara. Honako sail hauetan aurkeztu ahal izango dira 62. ediziorako kartelak: Sail Ofiziala (Zinemaldiaren edizioko adierazgarria izango dena), Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi, Perlak eta Culinary Zinema.

Epaimahai batek irabazlea eta gehienez lau finalista hautatuko ditu kategoria bakoitzean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button