BESTELAKOAK

Diasporaren Gutunen I. Literatura-Lehiaketa

Diasporaren Gutunen I. Literatura-Lehiaketa antolatu eta bertan parte hartzeko deia egin dute Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek.

Edozeinek har dezake parte eta gutunak euskara batuan edota euskalkiren batean idatziak izan daitezke, gai librea eta bi orrialdeko luzera izango dute gehienez eta bi kategoriatan sailkatu dira: euskara ikasleena, eta euskara erabiltzaile arruntena.

Lanak posta elektroniko bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira

Idazlanak lehiaketa@euskaltzaleok.net posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa jarriko da. Lanak posta bidez ere bidali daitezke, hurrengo helbidera: Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos), Valentzia

Lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 15ean amaituko da

Informazioa Euskaltzaleok elkartearen webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button