BESTELAKOAK

Artista Liburuari Buruzko V. Topaketa, asteburuan San Telmo Museoan

Ia ehun artista eta talde bilduko asteburu honetan, Donostiako San Telmo Museoan, Artista Liburuari Buruzko V. Topaketetan. Topaketen antolatzaileak arte-liburu 21 elkarte artistiko eta kulturala, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Kutxa Kultur dira. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da.

Ohi bezala, artista liburu erakusketa handia eta tailerrak antolatu dira (bi tailer, bat familientzako eta bestea gaztetxoentzako). Bosgarren edizio honetan 80 artistak baino gehiagok bere artelanak erakutsiko dituzte eta Antonio Damianek hitzaldi bat eskainiko du arte liburu koadernaketari buruz.

Hortaz, urriaren 11, 12 eta 13 makina bat artistak eta taldek beraien lana aurkeztuko dute museoan, eta arte koadernaketa eta miniaturazko artista liburuak erakutsiko dira. Horrez gain, Artista Liburuen II. Donostia Sarira aurkeztutako lanak ikusi ahal izango dira erakusketa honetan.

Urriaren 12an, Antonio Damianek La edición de arte aplicada a la creación de los libros de artista izeneko hitzaldia egingo du, 18:30. Eta Eluska Kortajarenak eta Ainara Landabereak Fanzine eta artista liburu baten artean korapilatzen tailerrean parte hartuko dute.

Datu guztiak: San Telmo Museoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu