MUSIKA

Kerobia eta Janus Lester taldeen kontzertua Bilboko Kafe Antzokian

Bihar, urtarrilak 11, Bilboko Kafe Antzokian, 21:00etan hasita, Kerobia eta Janus Lester taldeek kontzertu ederra egingo dute.

Kerobia taldeak Gora Bizitza (eta esploraziorako beste zenbait aurrebaldintza) singlearekin hasitako birari ekingo dio berriro. Kerobiaren show berriak abesti elektrikoenak eta kantu akustikoak nahasten ditu, non publikoaren parte-hartzea ikuskizunaren ezinbesteko parte izango den.
Taldeak esan du “gure musika gure emanaldietako jendeari are gehiago hurbildu nahi diogu, zuzenean eta artifiziorik gabe”. Bira berri hau helburu bakar batekin planteatu dute: jendeak bere musika hurbiletik sentitzea, beraiekin abestea eta etxera joatea kontzertu batean parte hartu dutenaren sentsazioarekin. Azken batean, “Kerobiaren asmoen adierazpena da. Istorioak kontatzen dituen mimoz osatutako musika baten aldeko apustua egiten jarraituko dute (Rose Escargot, Hilak, Supernova, trilogia…) eta beren musika bitartekorik eta artifiziorik gabe eskaintzeko ideia berresten dute.”

Bertan ere, Janus Lester taldea ere arituko da. Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarezek lagunduta izango da oholtza gainean, eta Ez gaitzala loak harrapatu diskoa aurkeztuko du zuzenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button