LITERATURA

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketa abiatu du

Mungiako Udalak abiatu duen Lauaxeta Olerki Lehiaketa erabat irekia da, bai forma aldetik eta bai eduki aldetik ere. Baldintza bakarra dago, edizio honetara aurkezten diren lan guztiek izenburu bera izan beharko dutela: Etxe ori. Gaia izenburu horren interpretazio librea izango da eta 100-200 bertso-lerroko lanak onartuko dira.

Lau kopia aurkeztuko dira, makinaz edo ordenagailuz idatziak. Kopiak gutunazal baten barruan sartuko dira egilearen ezelango aipamen barik. Beste gutunazal batean ezizena ipiniko da eta barruan izen-abizenak eta helbidea, harremanetarako telefonoa, e-posta eta egilearen aitorpena esanez lan hori originala eta inon argitaratu gabekoa dela.
Lanok Astiunerako Udal Erakundearen egoitza nagusian (Agirre Jauregia, Aita Elorriaga 1, 48100 Mungia) aurkeztuko dira azaroaren 22a baino lehenago.

Ekimen honen bidez, Mungiako Udalak 2005ean Esteban Urkiaga Lauaxetaren jaiotzaren mendeurrenean egindako ekitaldiei jarraipena eman nahi die, bai eta gaur egungo bizimoduan hain beharrezkoa den literatur zaletasuna bultzatzea ere.

Mungiako Euskara Zerbitzuak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button