BERTSOTAN

Sustrai Colinak aurrera egingo du Irungo finalaurrekoa irabazita

Irungo Ficoba erakustaretoan sei bertsolari bildu ziren BTNko finalaurrekoetako bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortzeko asmotan, eta saio bikaina egin ostean, Sustrai Colina bertsolaria garaile suertatu zen. Bildu ziren bertsolariak Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Sustrai Colina Acordarrementeria, Maddalen Arzallus Antia eta Miren Artetxe Sarasola izan ziren.

Ariketa guztiak egin ondoren Sustrai Colinak finalaurrekoen bigarren itzulirako zuzeneko txartela eskuratu du, eta hala, azaroaren 26an, Baionan kantatuko du bigarren itzulian.

Horrela geratu ziren puntuazioak: Sustrai Colina 710, Nerea Ibarzabal 673, Jone Uria 660,5, Miren Artetxe 644,5, Maddalen Arzallus 635 eta Ane Labaka 631,5.
Epaile lanetan Ainhoa Arregi Elosua, Bakarne Urreaga Etxeberria, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Joseba Beltza Bengoetxea, Joseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta aritu ziren.

Finalaurrekoetako lehenengo itzuliko azken saioa Durangon jokatuko da, eta bertan Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eñaut Martikorena Lizaso, Julio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar bertsolariak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button