BESTELAKOAK

“Txokolate bihurtzen diren hitzak”, Irati Jimenez eskutik

Ane Zabala, Fernando Perez eta Goizalde Landabasok abiatu duten, eta Bilboko Modesto tabernan egiten den Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenera Irati Jimenez idazlea hurbilduko da maiatzaren 21ean, 19:30ean.

“Hitzak txokolatezkoak izan litezke…. Txokolatea… hitzek eraiki lezakete… Zergatik gogoratzen ditugu umearoko berbak txokolatea bailira? Zer du gure memoriak hain txertaturik… hain goxo gordea… txokolate-berbak izateko? Irati Jimenez idazle eta kazetaria gurera dator. Zurera. Berera”, jakinarazi dute antolatzaileek.

Honatx Jimenezek zerrendatuko dituen berba batzuk: “Erdu, kanikak, katekesia, tazuak, xiba, kromuak, flasha, io-io, mikromatxin, txanperua, itxoin, koju, amante, mirinda, kolajeta, paipua, txorromorropikotalloke, kortxua, kinki, kaiku, txus, fianbrera, igelkia, tergala,ogorleku…”.

Goizalde Landabasok ondokoa esan digu Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenera harira: “Erakutsi nahi genuela kulturak izan dezakeelako espazioa kulturgune ohikoetatik kanpo, izan dezakeela tokirik zero aurrekontuarekin. Eta batez ere berreskuratu gura genuen sortzailearekin hurbil-hurbilean egoteko aukera. Bilbon aspaldi ez direlako horrelako gauzak egiten. Badaude egitarau ofizialak eta ofiziosoak, baina bide batzuetatik kanpo ez dago ezebez. Eta horixe da Txokolatea eta Bizkotxoak sortzearen arrazoietako bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button