MUSIKA

Banden Lehiako talde finalistak iragarri dituzte

2014ko Banden Lehia ekimeneko finalerako sailkatu diren lau taldeak erabakita daude. Zaleen botoei esker bi hauek sailkatu dira: Crazy Chaos (3.467 puntu) eta Late to Scream (3.322 puntu); epaimahaiak, berriz, Larregi eta Aizkorak zorroztu taldeak hautatu ditu.

Lau talde finalistek zuzeneko emanaldi batean joko dute, eta publiko eta epaimahaiaren artean edizio honetako irabazlea aukeratuko dute. Kontzertua azaroaren 28an izango da, Bilborocken.

Musika arloko lehiaketa honek euskara eta teknologia berriak uztartzen ditu eta bere helburua euskal musika talde amateurrik onena saritzea da, eta tokiko musika banda euskaldunak ezagutzera ematea. 

Horretaz gainera, sari handiak banatzen ditu: 2014ko BBK Live jaialdian jotzea, Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea eta lehiaketako disko bilduma oroigarria lortzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button