BESTELAKOAK

Ekimen interesgarriak sortzeko “Coevent Proiektua”

Coevent Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren proiektua da, 2013an gazteek  proposatuko eta fase guztietan eurek gauzatuko duten ekimena garatzeko. Ekimenerako dotazioa 10.000 eurokoa izango da.

Proiektu honi esker, ekimena eurek landuta, esperientzia eta ezagutza lortuko dituzte. Hala, gazteek eurek proposatu, taxutu, antolatu eta gauzatuko dute ideia, eta eurak izango dira arduradunak prozesu osoan.

Parte hartuko duten gazteek 18 urte eginda eduki beharko dute izena emateko orduan. Martxoaren 4tik apirilaren 8ra bitartekoa da izena emateko epea, zeina Bilborockeko Facebooken eskabide-orriaren bidez egingo den.

Taldeak gutxienez 12 kide izango ditu eta gehienez 50. Izena eman ahala adjudikatuko dira plazak. Aukeratutakoekin abian jarriko den lan-metodologiak taldeei fase guztietan jarduteko aukera emango die. Hauek dira faseak: ekimena proposatzea, taxutzea, antolatzea eta gauzatzea. Lantaldeak eratuko dira. Lantaldeok gutxienez astean behin bilduko dira Bilborocken, tailer bat egiteko. Parte-hartzaileek talde bakoitzean modu aktiboak lan egiteko konpromisoa hartuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button