BESTELAKOAK

Bilboko Youtuber bi gazte aukeratzeko lehiaketa

Youtuber gazte bi aukeratzeko bigarren lehiaketa abiatu du Bilboko Udalak, “Bilbok gazteentzat duen aisialdiaren arloko eskaintza zabaldu dezaten”.

Hautatutako Youtuber-ek hilean bi bideo grabatu beharko dituzte (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz), banaka edo binaka, 2018ko urritik 2019ko apirilera arte.

Bilbon erroldatutako 18-25 urteko bitarteko gazte elebidunek parte hartu ahalko dute lehiaketan. Hala, bideo bat bidali beharko dute, eta gehienezko iraupena bost minututakoa izango da: “Bertan, euren izen-abizenak, dedikazioa (ikasleak, langileak…), zaletasunak eta aisialdiko jarduerak adieraziko dituzte. Horrez gain, Bilbon hurrengo asteburuan zein izango den euren plana azaldu beharko dute, euskaraz eta gaztelaniaz”.

Bideoa eta izena emateko fitxa We Transfer bidez bidali beharko dute ondoko helbidera: gazteria@bilbao.eus. Lanak aurkezteko epea irailaren 23an amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button