BESTELAKOAK

“Euskarak tokia hartu ahal izateko hizkuntza politikaz”

Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak hizkuntza politikari buruz herri-erakundeek dituzten asmoak eta ildoak ezagutzera emateko, bai eta herri-erakundeek hizkuntza politikaren arloan dituzten lankidetza aukerez jarduteko, mintegi bat antolatu dute Bilbon, ekainaren 14an Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.

Euskarak tokia hartu ahal izateko hizkuntza politikaz mintegia goizeko 9:30etan hasi eta 13:15ean amaituko da. Juan Mª Atutxak, Bingen Zupiriak eta Andres Urrutiak hasiera emangi diote ekimenari. Gero Miren Dobaranek Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politikaren eremuan legealdi berrirako dituen helburuen eta jarraibideen aurkezpena egingo du.

Nafarroaren egoeraz ere arituko dira, eta hala, Nafarroako Gobernuak onarturiko Euskararen I. Plan Estrategikoa (2016-2019), eta bertan dituzten helburuen eta jarraibideen aurkezpena egingo du Mikel Arregik.

Ipar Euskal Herrian euskara biziberritzeko aukerak, helburuak eta jarraibideak gaia jorratuko dute ondoren Beñat Arrabitek, Ipar Euskal Herriko Euskal Elkargoko hizkuntza politikaren arduradunak, eta Mathieu Bergék, Ipar Euskal Herriko EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria.

Estibalitz Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria arituko da ondoren Euskarak 365 egun. Hizkuntza ohiturak eta gizarte aktibazioa Euskal Herrian gaia jorratzeko.

Goizaren azken tartean, herri-erakundeek hizkuntza politikaren arloan dituzten lankidetza aukerez hitz egiteko mahai-ingurua antolatu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button