MUSIKA

Ajavares jazz taldeak joko du gaur Donostian

Ajavares 2006an sortu zuten Estoniako sei musikarik, beren jatorrizko hizkuntzan musika pertsonala egiteko nahiak bultzatuta. Berehala sortu zen kimika taldekideen artean eta hasierako kontzertuetatik etorkizun handiko talde iraunkor gisa agertu da. Bi disko argitaratu dituzte: Amastuslaul Randinnule (migratzen duen txori batentzako amodiozko abestia) 2007an eta Ulmama 2009an.

Gaur egun, taldeko burua, Mingo Rajandi, Donostian bizi da eta Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastetxeko, Musikeneko, ikaslea da. Bertan, Ajavares taldea birsortu du Donostian bizi diren musikariekin. Taldea honako musikari hauek osatzen dute: Mingo Rajandi, Jesús Pazos Oskar Lakunza, Marcos Salcines.

Euren esperientziak islatzen dituzte konposatzen dituzten abestietan, soinu gozo, sutsu eta exotikoa lortuz. Ajavaresek ez du moda edo estilorik kopiatu nahi, barne-barnetik ateratzen zaiena jo nahi dute soilik.

Heineken Jazzaldiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button