IKUS-ENTZUN

Zornotzako Kine zineklubak “Niñato” filma pantailaratuko du

Adrián Orr zinegileak 2017an filmatutako Niñato filma aurkeztuko du Kine zinaklubak bihar, Zornotza Aretoan, 20:15ean. Desenpleguaren gaia jorratzen duen dokumentala da Niñato.

Hiru seme-alaba dituen eta langabezian tarte luzez dagoen David izeneko aita gazte ezkongabe baten istorioa biltzen du filmak. Tarteka, rap kantari ere aritzen da Niñato goitizenarekin. Hainbat urtetan grabatua, Daviden bizitza intimoa jasotzen du. Emozioz betetako lana da.

Hainbat jaialditan parte hartu du Niñato-k, tartean, Buenos Aires hiriko BAFICI jaialdian. Bertan, film onenaren saria jaso zuen.

Hil honetan, beste bi film pantailaratuko ditu Kine zineklubak: 13an, Sean Baker zuzendariaren The Florida Project, eta 20an, Annemarie Jacir zinegilearen Wajib the Film.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button