ARTEA

Markina-Xemeingo emakume sortzaileen erakusketa

Gaur, hilak 6, Emakume Artean 2015 izenburuko erakusketa inauguratuko da, Markina-Xemeingo Oruetako etxean, 20:00etan. Erakusketan Bizkaiko udalerri horretarako dozena bat emakume sortzaileren lanak bildu dituzte.

Hala, Ane Arakistain Hidalgo, Iratxe Jaio Gomez de Segura, Irma Azpitarte Mandiola, Nerea Unanua Otxoantesana eta Sinéad Meagher Campos sortzaileek arte plastikoa eta bisuala jorratu dute; Alicia Rueda Muñoz, Amaia Olasolo Larrinaga eta Areli Egia Gámezek, berriz, diseinu-lanak erakutsi dituzte; Edurne Egia Gallastegik eta Maddi Txurruka Duraldek musika arloko sortzaileak dira, eta azkenik, Iratxe Ibarra Foruria eta Nerea Ibarzabal Salegi bertsogintzatik datozen sortzaileak dira.

Uhagon Kulturguneak antolatu du erakusketa, ondoko xedeari jarraiki: “Alde batetik, helburu orokorra, sormena eta sortzaileen lana baloratzea da. Eta zehazki, herriko emakume sortzaileen lana bistaratzea eta emakume sortzaile hauek ezagutzera ematea, bai herritarrei, eta baita euren artean ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button