BESTELAKOAK

Komiki digitalen lehiaketaren 4. edizioko sariak

Azkue Fundazioak, Saure argitaletxearekin elkarlanean, Komiki digitalen lehiaketa antolatzen du. Lehiaketak euskara eta teknologia lotzen dituzten gai bat landuz, komiki digital bat sortzea proposatzen du. Edizio honetan 1354 ikaslek hartu dute parte, eta larunbatean, , Bizkaiko Foru Aldundiko euskara zuzendari Ana de Castrok, Azkue Fundazioko Iurdana Acasuso zuzendariarekin batera, komiki digitalen lehiaketaren laugarren edizioko sariak banatu ditu Bilboko Euskararen Etxean.

Komiki digitalen tailer eta lehiaketa hau, Euskararen Etxera bisitan datozen ikastetxeetako taldeekin jarduera osagarri moduan eskaintzen da. Tailer hauetan Lehen Hezkuntzako 5. maila eta Batxilergoaren arteko ikasle taldeek parte hartu dute. Edizio honetan 145 lantegi burutu dira, 63 ikastetxeetatik etorritako 3486 ikasle hartu dute parte, guztira 1354 lan aurkeztu dira. Sarea, pribatutasuna, edukien partekatzea eta euskara mundu digitalean erabili ahal izateko aukera berriak ezagutu dituzte jarduera hauen bidez.

Proposamen horietatik 12 lan saritu dira eta 24 irabazle erabaki dira. Internetek euskaraz aritzeko ematen dituen aukerak eta sare sozialetan zaindu beharreko pribatutasun neurriak aztertu dira, bai eta Creative Commons delakoaren eta ezagutzaren partekatzea sarea ere.

Hemen duzue informazio gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button