EMAKUMEA

Emakume Migratzaileei aintzatespena

Bilboko Udalak Bilboko Emakume Migratzaileen Aintzatespena ekimenaren laugarren edizioaren sariak banatu ditu. Emakume migratzaileek hiriko bizitza sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalari egiten dioten ekarpena nabarmendu nahi da.

“Sari hau giza eskubideen defentsan egindako ibilbide luzearen, esperientziaren eta inplikazio pertsonalaren aitorpen txikia baino ez da”. Milagros Acea Immigrazioko Tokiko Kontseiluko (ITK) bigarren presidenteordeak ere hartu du parte ekitaldi instituzionalean, eta Udalak kulturartekotasuna, zeharkako tokiko ekintzaren printzipio gisa, indartzeko hartu duen konpromisoa nabarmendu du.

Aurtengo edizioko 14 hautagaitzak hauek osatutako epaimahaiak baloratu ditu: Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzi eta Immigrazioko Tokiko Kontseiluko presidentea; Immigrazioko Tokiko Kontseiluko bigarren presidenteordea, Sierra Maestra-Euskadin bizi den kubatar komunitatea elkarteko Milagros Acea; eta Maya Amrane Biltzen – Integraziorako eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko teknikaria. Guztiek zehaztu dutenez, baldintzak betetzeaz gain, hautatutako zazpi emakumeak euren kategorietan ekarpen berezia egiten dutelako nabarmentzen dira: Emakume Eragile Komunitarioa: Greta Frakenfeld (Argentina); Emakume Ekintzailea: Xochitl Madai (Mexiko); Emakume Politikaria: Fernanda Callejas (Nikaragua); Emakume Artista: Somaya Amiri (Afganistan); Emakume Giza Eskubideen Defendatzailea: Idily Mérida Martínez (Guatemala); Emakume Gaztea: Josefa del Carmen Quijada Henning (Venezuela); eta Aipamen Berezia Emakume Eragile Komunitarioa Kategorian: Blessing Uwagbale (Nigeria)

“Emakume horiek urteak daramatzate Bilbon funtsezko lanak egiten hainbat arlotan, aktibismoan, enpresaren munduan, zaintzan eta herritartasuna egiteko alde edo modu ezberdinetan. Sari horien bidez, halaber, emakume migratuek jasaten dituzten diskriminazio desberdinak ikusarazi gura ditugu, ikuspegi intersekzionaletik, elkarri eragiten dioten ardatzak, hala nola sexua, generoa, etnia, klasea, desgaitasuna, sexu-orientazioa, erlijioa, adina edo nazionalitatea, kontuan hartuta”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button